Arrasate Musikaleko Bandak Vasco-Navarro trena izango du gogoan hilaren 31n

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko abe. 26a, 16:54
Arrasate Musikaleko Banda entsegu baten.

Amaia antzokian egingo dute Gabon zahar eguneko ohiko kontzertua, 13:00etan. Horren aurretik, 11:00etan, kalejira egingo dute.

Aurten 50 urte ospatzen dira Vasco-Navarro trenak azken bidaia egin zuenetik eta, oroitzapen gisa, Arrasate Musikaleko Bandak Orient express pieza interpretatuko du. Era berean, Vasco-Navarro trenaren argazki batzuk ere proiektatuko dituzte.

Bandako zuzendaria den Mikel Markiegik moldaketa batzuk egin dizkio Orient express obrari euskal kutsu berezia emanez. Hori horrela, moldatutako pieza entzutea "benetan kuriosoa" izango dela aurreratu dute Arrasate Musikaletik.
 
Esandako obraz gain, honako hauek osatuko dute egitaraua: El embrujo de Anna (R. Domenech), Ross Roy (J.de Haan), Comedians Galop (D.Kabalevsky), Rapsodia (E.Chabrier) eta Selections From Chicago (Ted Riketsen moldaketekin).
 
Emanaldia 13:00etan izango da, Amaia antzokian. Horren aurretik, 11:00etan, kalejira egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak