Federazioak keinu bat egin gura izan dio Arrasateko elkarteari; izan ere, 50 urte bete ditu Ointxe!-k. Tradizio handiko elkartea delako, eta Debagoienean saskibaloiarekiko dagoen zaletasuna ikusita, horrelako topaketa bat Arrasaten egitea apustu ziurra dela azaldu du Gonzalezek.
Federazioaren helburua hastapeneko saskibaloian eragitea izan da.
Antolatzaileak pozik
Antolatzaileak pozik geratu dira jardunaldiak izan duen parte-hartzearekin. Jokalari gazteek gero eta hobeto jokatzen dutela azaldu dute, eta entrenatzaileek gero eta lan hobea egiten dutela.
Urtarrilaren 3an IDK-Araski
Saskibaloiarekin jarraituz, abenduaren 28an, eguena, 3x3 txapelketa jokatuko dute Debagoieneko neska-mutikoek. Eta urtarrilaren 3an, goi mailako nesken saskibaloi partidua izango da Iturripen: IDK – Araski, hain zuzen.