Besteak beste, kalearen erreka aldeko espaloitik hasita errekara bitarteko eremua berrurbanizatu dute eta Udala plazatik Iturripeko zubirainoko espaloi, lorategi eta aparkalekuak berritu eta atondu dituzte. Horrez gain, bidegorri berria ere eraiki dute erreka aldeko etxebizitzen atzealdean eta zaharkituak zeuden azpiegiturak ere eguneratu dituzte.
Azken lanak oraindik amaitzear dauden arren, etorbideak segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu, beraz, barikuan zabaldu egin zuten herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte aldera. Horri lotuta, azken lorezaintza eta seinaleztapen lanak urte hasieran amaitzea aurreikusi du Udalak.
Aipatu etorbidea urbanizatzeko lanak Takolo eta Goiruko proiektuaren E-1 fasean jasoak zeuden, hirugarren fasean, alegia. Lanak 554.503,99 eurotan esleitu dira eta ORSA enpresa izan da guztiak gauzatzearen arduraduna.