Arrasateko Udalak hirugarren urtez jarritako izotz pista zabalik dago gaurtik. Hona hemen ordutegia:
- Abenduaren 23an eta urtarrilaren 1etik 4ra: 16:30-21:00
- Abenduaren 24an eta 31n: 11:00-13:30 eta 16:30-20:00
- Abenduaren 25etik 30era eta urtarrilaren 5etik 7ra: 11:00-13:00 eta 16:30-21:00
"Izotz ekologikoarekin" egindakoa
"Izotz ekologikoa" deritzonarekin egindako pista da, hau da, izotz sintetikoa erabilita. Xtraice enpresak adierazi du horri esker 24.000 kilowatio baino gehiago aurreztuko dituela udalak argindarrari dagokionean, eta 28.000 litro ur: "Eta gainera, hamar tona CO2-ren emisioa ekidingo da. Xtraice enpresa 2004an eratu zuten eta sektore horretan erreferente da.
Izotz pista horren helburuen artean daude Gabon egunak girotzea eta herritarrak Arrasaten bertan kontsumitzera animatzea.