LABek deituta preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioa egin dute

Xabier Urtzelai 2017ko abenduaren 22a

LABek deituta, eta Arrasaten Santamas jaiak ospatzen dabiltzala aprobetxatuta, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioa egin dute eguerdian, Arbolapetan.

"Debaldea eskualdeko LABeko kideok egubakoitzero egiten ditugu elkarretaratzeak eskualdeko herri ezberdinetan, eta gaur Santamasak tarteko Arrasatera etorri gara preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioa egitera", adierazi du Xabi Llodiok . Horrekin batera, urtarrilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute: "Behingoagatik bake bidean beste pauso bat eman dezagun eta preso eta iheslariak etxera ekartzen ditugun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak