Gare lore-dendak jaso du erakusleiho lehiaketako sari nagusia

Mirari Altube Arrese 2017ko abenduaren 21a

Erakusleiho lehiaketaren irabazlea saria jasotzen.

Zerkaosteta kalean dagoen Gare lore-dendak irabazi du Santamas jaien barruan antolatutako erakusleiho lehiaketa. Epaimahaia bat etorri dela hori hautatzerakoan adierazi dute Udal ordezkariek. Bigarren geratu da Altuna lurrin-denda, eta hirugarren, Otamendi harategia.

Maria Ubarretxena alkatearen eta Juan Ramon Mendieta kultura zinegotziaren eskuetatik jaso dituzte sariak irabazleek. Lehenengoak, plaka eta 300 euro; bigarrenak, plaka eta 250 euro; eta hirugarrenak, plaka eta 200 euro (Ibai Arte merkataritza elkarteak emanda). Irabazle guztiak oso pozik eta eskertuta agertu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak