Doako abonua lortzeko honako baldintza ezarri dute: datu pertsonalak eguneratuta izatea eta horien artean, derrigorrezkoa, telefono mugikor zenbakia eta posta elektronikoa ematea.
Zozketaz gain, 2018an ere Arrasateko Udalak kirol abonuak ordaintzeko laguntzak emango ditu. Alde batetik, ikasleei, %25eko hobaria; bestetik, diru sarrera baxuko pertsonei, %25etik %75 arteko hobaria. Eskaera egiteko gutxieneko baldintzak hauek dira:
-
Arrasaten erroldatuta egotea.
-
Urteko abonua egitea (eremu baterako zein bietarako, banakakoa zein familiakoa).
-
Eskaera urtarrilak 1 eta 31 bitartean aurkeztea.
Ikastaro eskaintza
Izaera "bereziki osasuntsua" dutelako eta "ia denetan adin guztientzat eskaintza" dutelako, ikastaro batzuk azpimarratu nahi izan dituzte kirol sailetik: Musakolan; Aeropilates, Pilates, Yoga, Body Balance, Aquagym, igeriketa… eta, Uarkapen; K-Strech eta Hipopresiboak. Baina kontuan hartzekoak dira intentsitate altuago dutenak ere: Strong, Spinning, (laster birtuala ere bai) Zumba, Krosfit…
Musakola kiroldegiko egutegia
Uarkape kiroldegiko egutegia
Informazio gehiago: kirolaonline.arrasate.eus