Txatxilipurdiko arduradunek jakinarazi dutenez, aurten 105 jostailu batu dituzte, iaz baino 15 gutxiago, baina "jostailu ezberdinagoak izan dira eta jende gehiago hurbildu da etxeko jostailuak ekartzera".
Aurtengo ekitaldiko beste aspektu azpimarragarri bat, guraso eta haurren parte hartzea handitu dela izan da. "Orokorrean helduak izaten dira batez ere jostailuak ekartzen dituztenak baina oraingoan, heldu adina haur gerturatu da eta aurrera pauso handia iruditzen zaigu. Bestalde, trukera familiak gerturatu ziren, ez helduak bakarrik, eta haurrak izan dira batez ere jostailuak aukeratu dituztenak. Herritarrak egitasmoaren helburuak geroz eta barneratuago dituztela adierazten digu honek. Eskerrik asko denei!".
Trukatu eta sortu
Zapatu goizean 45 jostailu trukatzeaz, haurrek euren eskuekin egindako jostailuak egiteko aukera izan zuten. Bertaratu ziren gaztetxoak primeran aritu ziren pinguino ontziak, saski nazkiak, edo arraintxoak bezalako eskulanak egiten.