Datorren urtera begira, Arrasateri Bira errepikatzeko asmoa azaldu du Besaide Mendizale Elkarteak, baina data aldatuta, Santamasetako krosarekin ez kointziditzeko. "Arrasatearrak eta Debagoieneko beste herrietako mendizaleak animatu besterik ez dago hurrengo urteko ekitaldian parte hartzeko", azaldu du Sergio Serranok, antolatzaileak. Hala, 2018ko abenduaren 2an izango da hitzordua.
Atzoko mendi irteerarekin, amaiera eman zaio Besaide Mendizale Elkartearen 2017ko programari.