Errege kabalgatan parte hartzeko izena aurrez ematea eskatu dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 15a, 16:35

Arrasateko Errege magoen kabalgatako antolatzaileen lana errazteko eta urtarrilaren 5eko aglomerazioak ekiditeko, aurten izena aurrez ematea eskatu da. Abadetxeko lokalean eman beharko da izena abenduaren 19, 20 edo 21ean 17:00etatik 18:30era bitartean.

Parte hartzaile bakoitzari txartel bat emango zaio desfilean parte hartu nahi duen pertsonaiaren arabera. Faroltxoa, danborra, tronpeta edo suziria eraman nahi den aukeratu beharko da. Horrela, urtarrilaren 5ean, zuzenean arropak dauden gelara joko dute partaideek, antolaketa lanak erraztuz.

Abesten parte hartu nahi dutenek entseguak izango dituzte abenduaren 26, 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Guztiak 17:30etik 18:30era. Urtarrilaren 5ean baserritar jantzita joango dira abesbatzako partaide guztiak; edozein adinetako pertsonek har dezakete parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak