Gazteguneetan eta ludotekatan ez da atsedenik izango Gabonetan

Xabi Gorostidi 2017ko abe. 15a, 14:26

Umeek zein gaztetxoek aukerarik asko izango dute Gabonetako oporraldian ez aspertzeko.

Abenduaren 26an eta 27 goizean lokalen apainketa egiten arituko dira gazteguneetan, eta arratsalderako sukaldaritza tailerra daukate antolatuta.

Abenduaren 28an, Bailarako Gaztelekuen Topaketa izango da Bergaran; 29an sexualitateari buruzko tertulia eta Olentzero ezkutua; eta 30ean, aldiz, mendi irteera.

Ludoteken eskaintza

Ludotekatan ere ez dira atzean geratuko eta izena emateko epea zabalik dago; azken eguna abenduaren 20a da. Hilaren 26an mendi irteera egingo dute ateri bada (10:00etan, Biterin), eta bestela, sukaldaritza tailerra (17:00etan, ludotekan). 

Eguaztenean, abenduaren 27an, ginkana (17:00etan, ludotekan) izango dute ateri bada, eta euria eginez gero, film laburren emanaldia (17:00etan, ludotekan).

Eta hilaren 28an, Igartubeiti baserria bisitatzera joango dira eguraldi ona egin edo ez. 10:00etan hartuko dute autobusa Garibaiko geltokian. Familian joateko aukera ere badagoela adierazi dute (ume bakoitzeko 3 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak