Hona hemen AEDkoek helarazi duten mezua:
"BTN17 eta gero... SJ17!!!
Badator, bai, beste urte betez, Santamasetako bertso jaialdi mundiala. Txartelak salgai dituzue AEDn eta Jai Zale eta Monte tabernetan. 14 urtetik beherakoek prezio berezia izango dute, 5 €, baina haiendako sarrerak bakarrik leihatilan salduko ditugu, jaialdiaren aurretik, sekulako laguntza ematen diguten tabernariak zoratu ez daitezen".
Hitzordua 20:00etan izango da Amaia Antzokian eta prezioak honakoak:
- Sarrera arrunta: 10 euro
- AEDko bazkideek: 8 euro
- 14 urtetik beherakoek: 5 euro