Santamas txapelketako finalak, gaur, Uarkapen

Xabier Urtzelai 2017ko abenduaren 15a

Finalerdietako partiduetako irudi bat.

Arrasateko Pilota Taldeak etxeko pilotariendako antolatzen duen Santamas Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, egubakoitza, Uarkapen. 19:00etan hasiko dituzte partiduak.

Guztira kategoria ezberdinetako bost partidu jokatuko dituzte gaur. Finalak eskuz banakakoak izango dira:

  • Zubia - Eraña
  • Zalama - Martin
  • Llodio - Antxia
  • Madina - U. Garitaonandia
  • O. Irasuegi - Bengoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak