Herritarren hainbat kexa batu ostean, neurriak hartzea beharrezkotzat jo zuen Udal gobernuak, eta 2017ko aurrekontu proposamenean iragarri zuten radarrak jartzeko asmoa.
Behin aurrekontua onartuta, martxoan aurkeztu zuten egitasmoa, eta bertan adierazitakoaren arabera gehiegizko abiaduragatik jasotako isunen dirua, auto istripuak saihesteko eta hauen biktimekin lanean diharduten erakundeetara bideratuko da bere osotasunean.
Beste bi radarren aukera
Egitasmoa aurkeztu eta gutxira beste bi radar gehiago jartzeko asmoa azaldu zuten Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun Sailetik, baina horri buruz galdetuta zera adierazi du Ibon Arrupe batzordeburuak: "Gaia oso oso berde dago. Bi gehiago jarri baino lehen gutxienez sei edo hamabi hilabeteko probaldia egin beharko dugu martxan dauden hiru horiekin".