"Dakiguna prentsaren bitartez jakin izan dugu", diote eta enpresak konpromisoa hartu zuela proposamenaren inguruko informazioa abenduaren 13rako emateko. "Zuzendaritzari exijitzen diogu konpromiso hori bete dezala, eta konkurtsoko administrazioari eskatzen diogu konpromiso hori bete dezan bermatu dezala". Gaineratu dute: "Jarduera industriala eta lanpostuak hemen mantentzeko proiektu bideragarri baten aldeko apustua egiten dugu".