Goikobaluk urte bukaerako kontzertu solidarioa eskainiko du, Harreman GKEarekin elkarlanean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 12a, 16:06

Urtero bezala Goikobalu abesbatzak urte bukaerako kontzertua eskainiko du San Juan Bautista parrokian. Aukeratutako eguna abenduaren 15a da, egubakoitzean 20:00etan hasiko da emanaldia. Kontzertu horrekin Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundearekin 2017an zehar eginiko ekintzei bukaera borobila eman nahi zaie.

Harremanek kontzertu solidario hau baliatu nahi du eskerrak emateko herritarrei 2017an zehar antolaturiko ekintzetan parte hartzeagatik: Mozambikeko proiektua Mundukiderekin 15. urtea lankidetzan, Ankurreko umezurztegiaren proiektua, hitzaldi informatiboak, Elkartasun Eguna, Indiako 60 haur babesean hartzea, Izaskun Murgia Lirika Elkartearekin kolaborazioa eta EreinDaJan dendako produktu ekologikoekin zein Bidezko Merkataritzako bestelako produktuekin osatutako lau otarre banatu izana eta abar.

Bazkide kanpaina abian

Mozambikeko eta Ankurreko proiektuek duten beharra ikusita, bazkide berriak lortu eta ekarpenak maiztasun jakin batekin egiteko helburuarekin jarri dute martxan bazkidetze kanpaina.

Ekarpenak egiteko kontu korronteak honakoak dira:
Laboral kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
Kutxabank : ES95 2095 5055 51 1061985981
Caixabank: ES67 2100 1972 03 0200112601
Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526

Ekarpenak maiztasun jakin batekin egin nahi izanez gero Harreman GKEra deitu beharko da: 650 80 25 00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak