Haien eskubideak jokoan. Esan bai jostailu berriak biltzeko kanpainari leloa duen ekimenean dihardu lanean Gurutze Gorria, eta talde zuri-moreak bat egin du ekimen horrekin. Bada, joan den abenduaren 6an Ordiziaren kontrako garaipenean sarreretan eskuratutakoa bideratu du Mondrak ekimen horretara. Gainera, Mojategira jostailuak eraman zituztenek sarrera debalde izan zuten.
Txeke ematea Mondrako presidenteorde Ander Ruiz de Azuak eta klubeko idazkari Angel Gonzalezek egin zuten, eta Gurutze Gorriko ordezkari Andrea Sanzek eta Alba Casarek jaso zuten.