Lehiaketan 15 akordeoi-jolek parte hartuko dute. Horien artean Euskal Herriko Lore Amenabar, Maria Zubimendi eta Ane Urbizu, Bielorrusiako Maryia Arol, Serbiako Djordje Davidovic, Aleksandar Jovancic, Bogdan Laketic eta Jelena Davidovic, Poloniako Adam Maksymienko eta Aleksander Stachowski, Errusiako Yuliy Mistyukov, Eslovakiako Michal Ochodnicky, Esloveniako Neza Torkar, Frantziako Ambre Vuillermoz, Txinako Haoyang Zhang.
Epaimahaikideak aurten, Stefab Hussong alemaniarra, Vojin Vasovic serbiarra, Iñaki Alberdi euskal herritarra, Fiedrich Lips errusiarra, Matti Rantanen finlandiarra eta Geir Draugsvoll norbegiarra dira.
Horrez gain, Gipuzkoako 38. lehiaketa ere jokatuko da astebukaeran, maila ezberdinetan.