Arrasateko saskibaloi taldeak 50 urte bete dituela-eta, Udalak Ointxe klubaren eskuetan utzi du Gabonetako argiak pizteko ardura. Klubeko presidente ohi Jon Basurkok keinua eskertu du, eta Maria Ubarretxena alkateari gomendio bat eman: "Zaindu itzazue kirol elkarteak, herriko altxorretako bat dira". Alkatea "erabat" ados agertu da aholkuarekin. Gabonak ofizialki hasi dira Arrasaten ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.