Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:45ean aurkitu dute hilik gizonezkoa Arrasateko Bedoña auzorako bidean dagoen harrobi baten ondoan. Ertzaintzaren arabera, SOS Deiak-era deitu duen partikularrak adierazi du gizonezkoa erori egin dela; anbulantzia eta Ertzaintza heldu direnerako hilda zegoen. Autopsia egiteko zain daude, heriotzaren arrazoia zehazteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.