Izan ere, Debagoienean 256 ume daude jostailu berrien beharrean. Hala, Mondrak erabaki du kanpaina horrekin bat egin eta gaur sarreran bildutako diru guztia horretara bideratzea: "Jostailu berri batekin datorrenak ez du sarrera ordaindu beharko", gaineratu dute Mondrako arduradunek.