Gehienez hamar laguneko taldeak osatuko dituzte "ahalik eta zerbitzu pertsonalizatuena eman ahal izateko", eta hori dela eta, lehenbailehen izena ematea komeni dela jakinarazi dute Kirol Saileko kideek. Hiru aukera daude, eta norberari gehien interesatzen zaion eguna aukeratu ahal izango du kiroldegiko harreran galdetuta.
Indar ariketetan oinarrituta gorputz osoa lantzeko saioak izango dira. Horretako banda elastiko soil bat erabiliko dute, eta helburua da, "gerora bakoitzak bere kabuz egin ahal izateko ariketak ikastea". Horregatik, "ariketa samurrak eta guztiek egin ahal izateko modukoak" izango direla iragarri dute. Edorta Bolinagak, gimnasioko aholkulariak gidatuko ditu saioak eta 30 minutu iraungo dute.