Jianan Tian txinatarrak kontzertua eskainiko du Aita Menni ospitalean

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 5a, 14:01

Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren iazko irabazle Jianan Tian txinatarrak kontzertua eskainiko du datorren domekan, abenduaren 10ean, Aita Menni ospitalean, 11:00etan.

Abenduaren 7tik 10era bitartean jokatuko den 25. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren barruan antolatutako kontzertua da. "Mugitzeko zailtasunak dituzten horiei ere musika helarazteko asmoarekin bigarren urtez izango da emanaldia ospitalean", jakinarazi dute Aita Menniko kideek. Debalde da eta ateak edonorentzako izango dituzte zabalik.

Eskarmentu handiko akordeoilaria

Eskarmentu handiko akordeoilaria da Jianan Tian (Txina, 1994). Tianjin hiriko Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta hainbat herrialdetan izan da kontzertuak eskaintzen: Alemania, Errusia, Kanada, AEB, Espainia eta Zeelanda Berria. Sari mordoxka bat ere eskuratu du Arrasaten iaz lortutakoaz gain, 31 lehen postu hain zuzen ere Txinan bertan egindako hainbat lehiaketatan. Gainera, bost disko argitaratu ditu, horietako bat ganbera-musikaduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak