Ruiz de Larrinaga eta Lekuona garaile Arrasateko ziklo-krosean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abe. 3a, 19:36

Ziklo-kros lasterketaz gozatzeko aukera izan dute arrasatearrek; ekimenak hirugarren edizioa izan du aurtengoa eta puntako kirolariak jardun dute lokatzetan. Gizonezkoetan, Javier Ruiz de Larrinagak erdietsi du lehen postua. Emakumezkoetan, berriz, Lierni Lekuona izan da garaile.

Gaurkoan denboraldiko bigarren garaipena lortu du Ruiz de Larrinaga arabarrak –1:01:35– , ia minutu bateko aldea aterata Aitor Hernandezi, bigarren sailkatuari –1:02:25–. Hirugarrena, aldiz, Martin Mata izan da –1:04:46–. 23 urte azpiko gizon azkarrena, bestetik, Jon Munitxa izan da; laugarren geratu da sailkapenean.

Elite mailan, bestalde, 23 urte azpiko emakumezkoetan, Lierni Lekuona izan da lehena helmugaratzen –46:05–. Bigarrena, berriz, Sandra Trevilla –46:11– eta hirugarrena, Zaloa Trevilla –47:57–.

Erretiratu arren, gustura

Gorka Izagirre Movistar Team taldeko txirrindularia ere izan da lasterketan, baina, bizikletako pieza bat hautsi, eta lasterketa bertan behera utzi behar izan du.

Horrez gain, Markel Uriarte aretxabaletarra ikusteko aukera ere izan dute bertaratuek. Denboraldia bukatuta, goiza pasatzeko eta lasterketaz disfrutatzeko asmoz etorri da. Hala, lasterketa amaitu aurretik erretiratu egin da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak