Berezia zen zapatuko kontzertua, eta jende andana bertaratu zen gaztetxera. Kontuan izan beharrekoa da azkenaldian ez direla ugariak arrasatearrak zuzenean entzuteko dauden aukerak; beraz, bertaraturikoek gozatu ederra hartu zuten herrikideen doinuekin. Gainera, sona handiko taldea izan zuten agertoki kide; madrildarrek estatu osoan barrena dihardute lan berriaren aurkezpen biran murgildurik.