Jokalarien arrazoi pertsonalak eraginda, gaurkoan ezin izan dituzte Santamasetako txapelketako finalerdi guztiak jokatu. Guztira, hamar pilotarik jardun dute aurrez aurre –bost lehia–. Eta, gaur-gaurkoz, finalaurrekoetako beste bost partidu daude jokatzeke. Aurreikuspenen arabera, falta direnek datorren astean lukete hitzordua.
Modu horretan, finalean jarduteko txartelka erdietsi dute hainbat pilotarik: Zubia –aurre-benjamin maila–, Eraña –aurre-benjamin maila–, Luken Martin –benjamin maila–, Zalama –benjamin maila– eta Llodeo –alebin maila–. Gauzak horrela, alebin mailako partidu bat, eta infantil zein jubenil mailako biak daude jokatzeke.
Bere aldetik, Santamasetako pilota txapelketak abenduaren 15ean emango dio bukaera aurtengo edizioari; orduan jokatuko dira finalak, 19:00etan, Uarkape pilotalekuan. Orotara, 44 pilotarik esku hartu dute aurtengo edizioan.