"2016ko martxoak 20an BAZen egin genuen lehen eskaera, 50 pertsona auzolanean bizikletak garbitzeko mangera bat jartzeko prest geundela esanez, formatu eta kokaleku ezberdinei zabalik". Ondoren 2017an, kirol batzordera jo zuten: "Bertan gure proposamenak azaldu genituen berriz, inongo pegarik jarri gabe mangeraren kokalekuari, formatuari edo ordaintzeari. Mangera kiroldegiko igerilekuetako ur soberakinarekin jartzetik, herriko beste edozein puntuan jartzeraino, fitxa edo txanpon sistema batekin. Orduan zinegotzi ezberdinen babesa eta interesa jaso genuen arren, gaur egun jaso dugun bakarra isiltasuna eta desinteresa izan dira kiroletako zinegotziaren partetik. Are gehiago, Udaletxean idatzi bat aurkeztu genuen txirrindularitzako eta mendiko hainbat kolektiboren izenean, baina hori ere ez da kontutan hartu".
Herritarrentzat beste zerbitzu bat delakoan daude, eta hori eskatzeko hainbat mobilizazio iragarri dituzte, besteak beste, sinadurak batu eta bizikletekin manifestazio bat egin.