Miguel Angel Otaduy arrasatearra irakaslea eta ikertzailea da Madrilgo Universidad Rey Juan Carlos. Ukimen-teknologia ikertzen du, eta gai horrekin lotutako beka lortu du orain bere taldeak.
Europar Batasuneko Horizon 2020 izeneko programa ezagunak 630 milioi eurorekin finantzatuko ditu 329 ERC beka. 2.538 ikerketa proposamen aztertu ditu ERCk, finantzazioa aldiz, %13ak eskuratu du soilik. Otaduyren lantaldearen A Computational Design Approach to Haptic Synthesis izeneko ikerketak 1.968.812 euroko laguntza eskuratu du; bost urtetarako.