Bi urtean behin antolatzen den foro honen azken edizioa Montrealen egin zen, eta bertan Bilbok hurrengo edizioa antolatzeko hautagaitza aurkeztu zuen, Arrasateko Udal ordezkariekin batera. Bartzelona bezalako aurkari indartsuekin lehiatu arren, Bilbo izan zen garaile, eta kongresu hori hartuko duen Europako lehen hiriburua bilakatuko da.
"Enpleguan, kalitatean eta ongizatean eragina duten esperientziak eta jakintzak partekatzea helburu duen foroa da. Gaur egun Gizarte ekonomiaren alorrean Montreal bada Amerikarentzat erreferente nagusia eta Seul, Asiarena, Euskadi, Europaren erreferente izango da eta eginkizun honen baitan Arrasatek izen propioa izango du" azaldu dute Udal gobernutik.
"Dagoeneko egitarauaren antolaketa lanetan hasita dago Udala, bai foroan jorratuko diren gaiak zehazten, jardueren programaziorako proposamenak aztertzen, baita parte hartu nahi luketen eragile desberdinak bertara konbokatzen. Ohar honen bidez Arrasateko Udalak GSEF2018rako deia luzatu nahi die bertako
gizarte ekonomia arloan lan egiten duten herriko elkarte eta enpresa guztiei foroan parte hartzeko, euren esperientziak, egitasmoak edo proposamenak bertan erakusteko".
Bertan euren esperientziak partekatu nahi dituzten eragileek euren proposamenak aurkeztu beharko dituzte BAZen abenduaren 21a baino lehen. Bilboko foroari buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero, egin klik hemen.