Maila handia egon zen txapelketan, eta guztira 81 talderekin batera lehiatu ziren Arrasateko Dragoikoak. Leire Ugarte, Andrea Hernandez, Alba Revuelta, Maite Oliden eta Amaiur Mendizabal izan ziren boskotea osatu zutenak, eta lehenengoz hartu zuten esku txapelketa horretan. Euren kategorian 81 talde lehiatu ziren, eta arrasatearrak 59. postuan sailkatu ziren, maila polita erakutsiz: "Elkartea osatzen dugunok oso pozik gaude bertan egindako lanarekin eta gimnastak eta baita entrenatzaileak ere zoriondu nahi ditug. Horrekin batera, gure gimnastak animatzera hurbildu ziren guraso eta lagun guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu", adierazi dute klubetik.