Erakusleihoetako artelanak erakustea epea abenduaren 15etik aurrera izango da, gutxienez, abenduaren 31arte, eta honako irizpideak hartuko dituzte kontuan puntuazioak egokitzeko orduan.
- Erakusleihoan Santamasetako giroa islatzea eta dendako produktuak agertzea.
- Gabonetako giroa islatzea erakusleihoan.
- Euskararen erabilera
- Irudimena.
- Originaltasuna
- Mezu publizitarioaren eraginkortasuna.
- Ingurumenaren zaintza eta errespetu balioak.
Bestalde, epaimahaiaren lana errazteko, erakusleihoak argiztatuta edukitzea eskatzen da; lanegunetan
dendak ixteko ordurarte, eta jaiegun eta bezperetan, gaueko 21:00ak arte. Sari banaketa 2017ko
abenduaren 21ean 18:00etan egingo da.