Hemen partidu amaieran, Xabi Gardoki kapitainak egindako irakurketa:
"Partidutik kanpo hasi gara, nahiz eta igartzen genuen eurek baino gehiago ginela. Epaileari lesioagatik etenaldia izan da, gure artean hitz egin dugu, eta atsedenaldia baino lehen aurretik jarri gara entsegu bati esker. Bi taldeak bi garaipenekin geunden, beraz, oso garaipen garrantzitsua eskuratu dugu gure pare arituko den talde baten aurka".