"Normalean nagusien banda ateratzen da kalejiratan, baina gaur, lehen aldiz egin dugu aproba gazteekin. Oso maila ona dute, eta oraindik gazteegiak diren arren, oso ondo ikusi ditut" adierazi Edorta Aiastui Arrasate Musikaleko ekintza arduradunak.
"Arratsalde pasa polita izan da, eta amaieran jende ugari gerturatu zaigu. 100 lagunentzako txokolatea prestatu dugu, eta segituan agortu da. Ez da tantaka bat ere geratu. Gazteak pozik, gurasoak pozik, eta baita irakasleok ere".