Herriko langabeak kontratatzeagatik diru laguntzak

Xabi Gorostidi 2017ko aza. 24a, 19:34

Programaren laugarren edizioa da hau. Oraingoan, diru laguntzak eskuratu ahal izateko, kontratuek 2017ko ekainaren 1etik aurrera eta abenduaren 31 baino lehen hasitakoak izan behar dute.

Bestalde, langabeek, gutxienez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Arrasaten erroldatuta egon beharko dute, eta enpresa onuradunek Arrasaten kokatuta egon beharko dute.

Diru laguntzen zenbatekoa kontratu bakoitzeko aldagarria da, lan jardunaren arabera: %50eko jardunetarako 1.125 euro eta %100eko jardunetarako, berriz, 2.250 euro. Bestalde, kontratuak iraupen mugagabekoak diren kasuetan, %20ko diru laguntza gehigarria jasoko dute. Informazio zehatzagoa nahi dutenek udal webgunean eta BAZen jaso dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak