Elai abesbatza eta parrokiako korua, 'Fair Saturday'-rekin bat

Eneko Azurmendi

Elkartasun festarekin bat egingo dute Elaik eta parrokiako koruak, eta kontzertu solidarioa eskainiko dute bihar, zapatua, 12:30ean, parrokian. Batutako dirua Arrasateko Caritasera bideratuko da –sarrera doakoa izango da, baina jendeak borondatea emateko aukera izango du–.

Berritasun modura, abeslariek parrokiako bigarren solairutik kantatuko dute. Bestalde, domekako mezan ere abestuko du parrokiako koruak, Santa Zezilia egunaren harira. Azkenik, datorren eguenean, azaroaren 30ean, Gasteizko San Andres parrokian abestuko du koruak, 19:30ean, San Andres eguna ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak