Banda Gaztearen proiektua sortu zenetik, 1996tik, egiten duen lehen kalejira. Izan ere, "musikari gazteak dira eta ez da erraza izaten kalejira bat prestatzea adin horretan". Gero, 18:00etan, txokolate-jana izango da, plazan, eta, inguruan, Arrasate Musikaleko gaiteroek pieza batzuk interpretatuko dituzte. Domekan, Arrasate Musikaleko Bandak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du, ohikoa den moduan, San Frantzisko elizan, 12:30ean.