The Riff Truckers talde gernikarra izango da azaroko azken gonbidatua

Eneko Azurmendi 2017ko aza. 24a, 10:28

The Riff Truckers taldea, Gernikako Jai Alai frontoian.

Rock-and-roll, blues eta country doinuak lantzen dituzte gernikarrek, eta euren bigarren diskoarekin –Healing the soul– egiten ari diren bira amaitzen ari dira. Bira horretako azken kontzertuetako bat izango da Arrasateko gaztetxean –Kooltur Ostegunak– eskainiko dutena.

The Riff Truckers izango da Kooltur Ostegunetara datorren hurrengo taldea. Kontzertua azaroaren 30ean izango da, gaztetxean, 22:00etan –sarrera bost eurotan, ohi bezala–.

Orain, gainera, hirugarren diskoa kaleratzekotan dira. "Ia grabaketa guztiak amaitu ditugu, eta abendurako edo urtarrilerako kaleratzea espero dugu", adierazi du Gorka Roman Osama-k, taldeko abeslariak. Orain arteko bi diskoak linealagoak edo jarraikortasun handiagokoak izan direla dio. "Hirugarrena musikalki antzekoa da, baina desordenatuagoa", dio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak