Kontzertu solidarioa eskainiko dute zapatuan Elaik eta Parrokiako Koruak

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 23a, 12:27

Arrasateko Caritasi laguntzeko helburua izango du zapatuko kontzertuak. Parrokian bertan izango da 12:30ean, eta ordubeteko iraupena izango du. Honetaz gain, berritasun nabarmen bat egongo da aurten; abeslariek kortsilatik, parrokiako bigarren solairutik, kantatuko dute. Ondorioz, kontzerturako parrokiako eserlekuei buelta emango zaie, publikoak korua ikus dezan.

Egunotan egiten diren Black Friday edota Ciber Monday bezalako egunen aurrean, Elaik eta Parrokiako Koruak Fair Saturday mugimendu kulturala bultzatu nahi dute. Ekimena herritarren parte-hartzean dago oinarrituta, eta justizia soziala eta hausnarketa ditu helburu. Hego Euskal Herrian lehen aldiz 2015ean egin zen, eta Arrasatek lehen esperientzia horretan parte hartu zuen, baita iazkoan ere.

Zapatuko kontzertuarekin batuko den diru-laguntza Arrasateko Caritasera bideratuko da. Kontzertuko antolatzaileek azpimarratu dutenez, "Arrasateko Caritasek, Bidean egitasmora diru-laguntza handia bideratu duenez, arrasatearren aldetik normalean baino laguntza ekonomiko handiagoa behar da".

Parrokiako korua 50 abeslarik osatzen dute, eta Gurutze Uribarren da koruko organista nagusia. Honako piezak abestuko ditu:
Veni Sancti Spiriti (W.A. Mozart)
Kyrie (Meza Regina Pacis – Pietro Yon)
Gloria (Meza Regina Pacis – Pietro Yon)
Sanctus-Benedictus (Meza Regina Pacis – Pietro Yon)
Agnus (Meza Regina Pacis – Pietro Yon)
Pange Lingua (Tomás Luis de Victoria)
Ave Maria (Jesus Guridi)

Azken kantu hori Parrokiako Koruko emakumeek abestuko dute, eta ondoren Elaik bost kantu abestuko ditu:
Larre Berrian (David Azurza)
Let the river run (Carly Simon)
Aleluia (Leonard Cohen)
Wherever you will go (Aaron Kamin & Alex Band)
Vois sur ton chemin (B. Coulais)

Kontzertuari amaiera emateko, bi koruek ahotsak batuko dituzte:
Tu es Petrus (Hilarión Eslava)
Haleluia (Haendel)

Santa Zezilia

Santa Zezilia egunaren harira, Parrokiako Koruak domekako meza nagusian abestuko du. Abestuko dituztenak:
Regina Pacis (Pietro Yon)
Mezako motetak

Ekitaldiaren ostean, Parrokiako Koruko partaideek Mondragon hotelean bazkaria ospatuko dute, Santa Zezilia egunagatik.

Azaroaren 30ean Gasteizera

Bestalde, datorren ostegunean, Parrokiako Koruak meza bat abestuko du Gasteizen, San Andres parrokian, santu horren eguna dela eta. Goio Eskibel da bertako parrokoa, hainbat urtetan Arrasateko San Viatorren irakasle jardun zuena, viatoristen Vatikanoko ordezkari aritua eta urtero Arrasateko Errege Kabalgatan parte hartzen duena.

Parrokiako Koruak honakoak abestuko ditu:
Alaitasuna munduan (Georg Friedrich Händel)
Regina Pacis (Pietro Yon)
Mezako motetak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak