Hemengo eta kanpoko zaporeak mahairen bueltan

Imanol Gallego 2017ko aza. 19a, 17:33

Bertakoen eta etorkinen arteko harremanak lantzeko Bizilagunak ekimenaren baitan bazkaria egin dute Biteri Ikastetxe Nagusian. Gonbidatutako bi marokoarrek ongi ezagutzen dute bailara, baina gaurkoan, bertakoak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute. Gastronomia, komunikazioa bezala, unibertsala da eta mahaiaren bueltan bat egiten dute guztiek.

Bi lagun anfitrioiek zein otorduko dinamizatzaileek goiz ekin diote bazkari berezi honen menua prestatzeari. Bazkariko garrantzitsuena bazkalondoa izango zela argi izan arren, gustuko dituzten platerak behar bezala prestatu nahi zituzten.

Batzuek patatak zuritzen zituzten bitartean, besteek entsalada prestatzen zuten, baina guztiek galdera bera zuten buruan. Zertaz hitz egingo dugu ezagunak zaizkigun bi pertsonarekin? Ia konturatu gabe bazkalordua iritsi da eta Oussama nahiz bere laguna unibertsitate ingurura heldu dira. Lehen uneetan guztiak urduri egon arren, eseri bezain pronto hitz egiten hasi dira. Ohiturak, bizitakoak, ametsak... hamaika izan dira mahaiaren bueltan komentatu dituzten gaiak.

Ostera ere, argi geratu da, batzen gaituenak ezberdintzen gaituenak baino indar handiagoa duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak