Irabazi nahi baina ezin

Mondrak guztia alde zuen arren, atzokoa ez zen bere arratsaldea izan. Lehen zati lau baten ostean, bigarren zatian ez zituen lortutako aukerak behar bezala aprobetxatu, eta Touringen aurkako norgehiagoka husna amaitu zen. Puntu banaketak ez dio inori mesederik egiten.

Eguraldiak Mojategin gertatuko zenaren pista bat eman zuen, Mondra eta Touringen arteko partidua hotza eta grisa izan baitzen. Jorge Davilaren mutilek ez zuten euren egunik onena izan, eta lehen zatian nahiko galduta jokatu zuten. Hasierako 45 minutuetan etxekoek ez zuten beren jokoa egin, eta oso zati laua izan zen. Azken sailkatua den Touring bere zelaian itxi zen, eta Mondrak ez zuen egoera hori maneatzen jakin.

Bigarren zatian hobeto

Atsedenaldiaren ostean beste Mondra bat irten zen Mojategiko zelaira. Baloi luzeen bidez, eta bandetatik egindako lanari esker, heldu ziren lehen aukerak. Touringen areara askotan iristen ziren arren, etxekoen gola ez zen ailegatu. Mondrak, baina, ez zuen etsitzeko asmorik eta presioa areagotu egin zuen minutuak pasa ahala.

Epaileak partiduaren amaiera adierazi arte jardun zuten borrokan jokalariek, baina baloiak sartu gura ez duenean ezer gutxi egin daiteke. Mondrak hiru puntuak merezi izan arren berdinketarekin konformatu behar izan zuen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.