Lehen gola etxekoek egin zuten, eta atsedenaldira banako berdinketarekin joan ziren. Bigarren zatian, aurretik jarri zen Gora Bilbao baina Mondratek bina berdintzea lortu zuen. Partidua bukaerara iristear zegoela etorri zen gainbehera, hiru gol egin zizkioten jarraian, eta gainera, Mondarteko jokalari bat kaleratu zuen epaileak.
Euskal Ligan oraindik partidurik irabazi barik jarraitzen du talde arrasatearrek, baina hainbat jokalari berreskuratu ditu eta horrek indarra eman dio.