Jessica Velascok irabazi du Debagoieneko III. Postre Lehiaketa

Imanol Gallego 2017ko azaroaren 18a

Debagoieneko Mankomunitateak hirugarren urtez antolatu du postre lehiaketa, eta aurten, bost parte hartzaile izan ditu txapelketa gozo honek. Epaimahairen ustez, Jessica Velascoren Gazta, sagar eta intxaur tarta izan da postre gozoena. Epaimahai kide batek adierazi duenez, zaporeaz gain, azkenburukoaren aurkezpen "originala" ere baloratu dute.

Irene Soutoren Udazkeneko Bicak lortu du bigarren saria eta brontzea Ikerne Gartziak egindako Sagar bizkotxoarendako izan da.

Garaiko produktuen kontsumoa sustatu, eta gastronomia bultzatzeko helburuarekin, postre lehiaketa baserritarren azoka bereziaren baitan egin da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak