"Arrasaten urtetan eskari historiko bat izan da Hizkuntza Eskola Ofiziala izatea. Bide horretan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailarekin bildu eta hitz egin ostean, datorren ikasturteari begira Eibarko Hizkuntza Eskolako hiru gela desplazatu Arrasatera ekartzea lortu dugu" adierazi dute Udal gobernutik.
Horretarako, Udaletik azaldu dutenaren arabera, datozen hilabeteotan gela horiek kokatzeko lekurik aproposena bilatuko dute. “Aurrera pauso honekin Udalaren nahia izan da hizkuntzak ikasteko aukera Arrasate zein inguruko herrietako biztanleei hurbiltzea eta horretarako ahalik eta erraztasun gehien ematea”.