Udazkeneko ospakizuna egingo du Al-Andalus elkarteak asteburuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 16a, 17:37

Al-Andalus elkarteak hainbat ekintza eskainiko ditu azaroaren 18an eta 19an. Besteak beste, Almazara eta Alegria de la sierra talde rocieroen kontzertuak eskainiko dituzte; sarrera doan izango da.

Ekitaldia Euskadiko Etxe Andaluziarren elkartearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu da.

Egitaraua

Zapatua, 18

  • 11:30. FARAEko etxe andaluziarri ongietorria eta Arrasate ezagutzeko bisita kulturala.
  • 13:30. Almazara, Linareseko taldearen kontzertua.
  • 15:00. Bazkari herrikoia.
  • 17:30. Almazara, Linareseko taldearen kontzertua.
  • 19:30h. Arratsalde flamenkoa: Rubito hijoren ikuskizuna, Antonio Caceres gitarrarekin.

Domeka, 19

  • 12:30. Alegria de la sierra talde rocieroaren kontzertua.
  • 13.00. Lourdes Oncala sevillana eskolaren ikuskizuna.
  • 15:00. Bazkari herrikoia.
  • 17:30. Al-Andaluz abesbatza rocieroaren ikuskizuna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak