Txatxilipurdiren 'Jostailu truke' merkatua ate joka

Xabi Gorostidi 2017ko azaroaren 16a

Erabiltzen ez diren jostailuei bizi berria emateko asmoz dator berriz Txatxilupurdik antolatzen duen Jostailu truke merkatua. Helburua oso garbia da: erabiltzen ez diren jostailuak berrabiltzea, eta trukean beste jostailu interesgarriago bat aukeratzea.

Horretarako, bi hezitzailek azaro eta abendu bitartean jostailuak bilduko dituzte Arrasateko auzo eta txoko ezberdinetan. Horien truke, txartelak banatuko dituzte, ostean, abenduaren 16ko jostailu merkatuan beste bat hartzeko. Jostailuak eraman nahi dituztenentzat, hauek dira Txatxilipurditik zeheztu dituzten hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak