Aniztasuna ehuntzen topagunea, azaroko eguenetan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 16a, 10:46

Besarkadak, Emaus Gizarte Fundazioaren ekimenak Aniztasuna Ehuntzen Topagunea egingo du gaur, azaroak 16, eta baita hurrengo bi ostegunetan ere.

Azaroko eguen guztietan, aniztasunari lotuta, ehun ezberdinak, teknika ezberdinak ikasiz eta partekatuz topaguneak eskainiko ditu Besarkadak ekimenak. Lehen ekimena pasa den ostegunean egin zen, gaur bigarrenaren txanda izango da, 17:00etatik 19:00etara EkoCenterrean -Bidekurtzeta kalea, 2-. Topagune hauek GFAko Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren babespean antolatu dira.
 
Iaz, Aniztasuna definitzearen prozesuari jarraituz, lekukotzat utzi zuten Anitz murala egin zuten, orain, bertan ageri diren pertsonaiak, ehungintzara lekualdatu dituzte. "Ehungintzak kultura eta ohitura ezberdinetara gerturatzen gaitu, ikaspen eta ezagutza partekatze batera gerturatzera egiten gaitu. Jantzi ezberdinei bizi berri bat eman asmoz, guztien gaitasunak partekatuz, giro alai bat sortzeko helburua dugu, ezagutzak, bizipenak eta gaitasunak partekatuz, pertsonen artean sare ezberdinak sortzeko giro bikain bat eskainiz", diote antolatzaileek.
 

Izen emateak (Plaza mugatuak):
besarkadak@emaus.com
648 122 783
943 36 75 34

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak