Bandera berria jarri izanaren gainean zera adierazi dute egileek komunikabideetara bidalitako oharrean: "Era horretan, herritarren artean espainiar bandera ipintzeko erabakiak sortzen duen mespretxua estali nahi izan dute, baina ez dute lortuko herritar gehienen ahotsa hain erraz isiltzerik".
Mezuaren amaieran desobedientziaren alde egiteko eskatu diete Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi abertzale eta antimonarkikoei. "Udaleko alderdi abertzale eta antimonarkiko guztiei dei egiten diegu, ikur inposatuei desobedientzia egin diezaioten eta eredu eman dezaten. Independentzia da gure hautua".