"Zortzi urte nahikoa dira hareazko zuloko hondarra hustutzeko. Denborarekin haizeak, edo etletek eurek poliki-poliki harea eramaten dute, eta zuloa erdi-hutsik zegoen. Horrek arriskutsu egiten du kirol jarduera horren praktika, eta lau mila kilo hondar-fin botata konpondu da hori", adierazi du Fernando Zufiriak.
Bada, zapatuan bertan estreinatuko dute atletek txukundutako zulo berria, Mojategin egingo dituzte-eta parte-hartze libreko saioak. Luzera salto mistoa, eta pertika salto mistoa egingo dute atleta federatuek, eurei zuzendutako saioak dira-eta: "Saio horien helburua da txapelketetan egon ahal izateko atletek behar dituzten gutxieneko markak egiteko aukera ematea". Bada, atletak denboraldi hasieran daude, eta oraindik ez dago konfirmatzerik zenbat atleta izango diren.