Lehenik eta behin, gerra zibilean Gipuzkoatik kanporatuak izan ziren emakumeen eta haurren istorioak kontatzen dituen Ama, nora goaz? film laburra proiektatuko dute, doan, Amaia antzokian, 11:00etan eta 19:30ean. Azken emanaldiaren aurretik, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 19:00etan.