Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez bete zen atzo, urriak 8, markaren gaineko hitzaldia entzuteko. AZK komunikazio enpresako Xabier Igoak markagintzaren ikuspegi teorikoa azaldu zuen eta Genma Baque, Eibar Kirol Elkarteko Komunikazio eta Marketin arduradunak, Eibar taldearen esperientziaren berri eman zien.
"Markaren eraikuntzak, esaten denaren eta egiten denaren arteko koherentzian du oinarri" azaldu zuen Igoak hitzaldiari hasiera emanez. Markaren garrantzia azpimarratu zuten, "gizarteari istorioak transmititu behar dizkiogu, garena eta egiten duguna azalduz. Gure erakundea erreferente bilakatuz eta gure erakundearen inguruan herritarrek hitz egiten dutenean, komentario positiboak bilatuz". Igoaren ondoren, Genma Baquek hartu zuen hitza, eta Another football is possible leloaren inguruan Eibar taldeak egituratutako marka irudiaren inguruan aritu zen. Ondoren hitzaldira gerturatutakoen txanda izan zen. Besteak beste; Antxintxika taldeko ordezkariak, Aloña Mendikoak, Bergara kirol elkartekoak, Ointxe Saskibaloi taldekoak, TriVitoriakoak, UDA elkartekoak, Mondrakoak eta beste zenbait kirol elkartetako ordezkariak izan ziren.
Komunikazio planak berbetarako gai Bergaran
Hitzaldi zikloaren hurrengo saioa Bergaran egingo dute, Laboratoriumen. Komunikazio planen inguruan eta sare sozialek kirol elkarteei eskaintzen dizkieten aukerez arituko dira, hala nola, Arteman komunikazio enpresako Aida Solores, zeinek sare sozialen erabileraz saio praktikoa eskainiko duen. Bi kirol talderen esperientziak ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek; Super Amara Bera Berako Jabier Oterminen eta Araskiko Amaia Castresana eta Livia Lopezen eskutik.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak